XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lagun askok abandonatu egin zituzten.

Pedrok ez zuen ondo ulertzen baina Jerusaleneraino lagundu zion.

Han, Jesus eta bere lagunak konturatu ziren ez zutela harrera onik izan.

Eta Jesusi okerrena gertatuko zitzaiola beldur ziren.

Oso egun tristeak izan ziren.

Guztiek bizkarra ematen zioten.

Pazko asteko ostegun aldera, Jesusek lagun arteko afari bat ospatu nahi izan zuen.

Pedrok ez du inoiz ahaztuko Jesusek egindakoa: guztiei oinak garbitu zizkien, bere ogia eman zien jateko eta ontzitik edateko.

Elkar nola maitatu behar zuten adierazi zien.

Oso gau tristea izan zen.

Jesusek aditzera eman zuen horietako batek saldukeria egingo ziola.

Pedro guztien defentsan atera zen eta hitz eman zuen bere alde bizia emango zuela guztiek uzten bazioten ere.

Afal ondoren Olibondoen Baratzarantz abiatu ziren.

Jesusek Pedro, Santiago eta Juan harturik txoko batera joan ziren.

Jesus otoitzean hasi zen Jainko Aitari laguntza eske.

Baina lo hartu zuten eta Judas gau erdian soldaduekin azaldu zen.

Preso hartu zuten eta lagun guztiak beldurrez jota, handik alde egin zuten.

Pedrok urrutitik segitzen zituen.

Apaizburuaren etxera eraman zuten.

Su baten inguruan berotzen ari ziren goardengana inguratu zen.

Emakume batek ikusi zuenean Jesusen laguna zela leporatu zion.

Pedrok denen aurrean ukatu egin zuen eta beldurrez jota kanpora atera zen eta negarrez hasi zen bere laguna gaitzetsi zuelako.

Hurrengo egunean Jerusalenetik alde egin zuen bere herrira.

Han Jesusen beste lagunekin topo egin zuen.

Inork ez zuen ezer esaten.

Txepelak ziren eta porrot egin zuten.

Guztiak beren lanetara joan ziren.

Pedrok ezin zuen bere burutik bere lagunaren oroimena kendu.

Egun batean, arrantzan zegoela, Jesus azaldu zitzaion.

Ametsetan zegoela zirudien.

Mamu bat ote zen edo Jesus.

Baina ahotsa entzun zuenean, Ni naiz, Pedro! ez zuen zalantzik.

Jesus bizirik zegoen.

Egia zen esan zuen guztia eta lagun zaharrei esatera abiatu zen.

Haiek ere ikusi eta entzun zutela esan zioten.

Dena berpizten hasi zen!, Poza berriro zetorren!, Jesus bizirik dago!

Denak bidean jarri ziren.

Berri hori Jerusalenen eman behar da.

Eta hara joan ziren.

Orain ez ziren inoren beldur.

Jerusalen osoan predikatzen ibili ziren.

Jendeak adi entzuten zien eta asko kristau bihurtu ziren.

Pedrok beldurra betirako galdu zuen.

Jerusalenetik Samariaraino, Mediterranioko itsas ertze guztia.

Beste gizona zen.

Kristauen liburu sakratuek diote Jerusalenetik atera zela guztiei Jesus zer izan zen aditzera emateko: denei ongia egiten pasa zuen gizona eta Jainkoa Berarekin zegoela.

Tradizioak dio Erromara heldu zela eta han hil egin zela Neronen jazarpenaren garaian.

Bi lagunek, Jesus eta Pedrok, berriro topo egin zuten.

Jainkoaren hitza adiskidetasuna da.

2. iharduera:

Pedro, Jesusen lagun bat istoriaren irakurketa pertsonala

Ikasleek, beren liburuko 50-51 orrialdeetako istorioa arreta handiz irakurriko dute.

Garrantzitsuena Pedroren bizitzaren gertakizunen zatiketa ahal den argien izan dezaten da.

3. iharduera:

Pedroren bizitzaren sintesia

Ikasleek Pedroren bizitzaren hiru uneei loturik dauden hiru fitxak 34, 35 eta 36 beteko dituzte.

Entzundako kontaketaz eta landutako istorioaz balia daitezke.

Fitxak betetzeko beharrezkoa da honako ordenari jarraitzea:

- Erdiko marrazkia amaitu eta asmatu Pedroren istorioako zein uneri dagokion.

- Fitxetako galderei erantzun.